ME IN IRELAND!!!
Sunday, November 7, 2010
Markesinak
Prometeus - La Revolucion de los Medios
Bideoak etorkizunean internetek izango duen eraginaz hitz egiten digu. Bertan, konparaketa bat ikus dezakegu; gaur egungo egoera eta hemendik urte batzuetara zer nolako aldaketak egongo diren alderatuz. Beti erabili izan ditugun komunikabideak desagertuko direla azaltzen digu, eta internetek hauek ordezkatuko dituela. Izan ere, bideoak azaltzen duenez, gaur egun jadanik internetek gauza asko ordezkatzen ditu. Adibidez: youtuben bideoak ikusi ditzazkegu, jende askok egunkaria interneten irakurtzen du erosi beharrean…
Alde batetik, nire ustez, bideoak gaineratu egiten du dena. Argi dago gero eta aurrerapen gehiago daudela interneten inguruan eta honek gero eta gauza gehiago ordezkatzen dituela, baina ez bideo honek esaten duen neurrian; guzti hau gertatu berria den gauza bat dela kontuan hartu behar dugu, eta beraz, oraindik jende gehienak ez daki askorik teknologia berrien inguruan. Hala ere, gai honetan ahalik eta interes gehien ipintzen saiatu beharko ginatekeela uste dut, etorkizun batean, funtsezkoa izango baita.
Beste alde batetik, eskolaren papera ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait. Eguneroko bizitzan ikusten dugun bezala, haurrek gero eta lasterrago ikasten dute ordenagailuarekin aritzen eta beraz, argi dago irakasleok zeregin garrantzitsua dugula gai honetan. Irakasle moduan, nik neuk gai honi buruzko informazio ahalik eta gehien eskuratzen eta barneratzen saiatuko naiz, haurrei honi buruzko desabantailez ohartarazteko. Izan ere, abantailak asko direla ikus dezakegu, baina horrek ez du esan nahi guzti honek ezer txarrik ez izatea. Gainera, haurrek, ez dakite zertan ari diren eta nahigabe haientzat desegokiak diren lekuetan ibil daitezke eta horretarako gu prestatuta egon behar gara.
Laburbilduz, bideo nahiko interesgarria iruditu zaidala onartu beharra daukat, etorkizunean guzti honek nolako eragina izango duen ongi islatzen baitu. Horrekin batera esan beharra dago, etorkizunean erabili dezakegun informazioa dela kontuan hartu behar dugula, eta beraz, oso erabilgarria izan daitekeela.