ME IN IRELAND!!!

ME IN IRELAND!!!

Wednesday, December 29, 2010

BLOGAK IRAKASKUNTZAN

Blogarekin etegabe aritu gara teknologia berriei buruzko arlo honetan. Baina irakaskuntzan bloga aplikatu daiteke? Eta Haur Hezkuntzan?Nola? Nire erantzuna baiezkoa da argi eta garbi; eta are gehiago, irakaskuntzaren inguruan sorturiko helbide horietan datorrena ikusita.

Esan dudanez, bloga Haur Hezkuntzan erabiltzearen guztiz alde nago. Alde batetik, gurasoekiko harremanak bideratzeko onuragarria dela argi dago; izan ere, orri hauetan ikusi dugun bezala, gurasoek blog hauei esker haien seme-alabek gelan egiten dutena ikus dezakete (gelan egindako fitxak, edo ariketak, jolasak…) eta haurrarekin klasetik kanpo ere lan dezakete nahi izanez gero. Beraz, irakasleen eta gurasoen arteko komunikaziorako guztiz positiboa dela ikusten dugu.

Beste alde batetik, haurrentzako oso onuragarria dela ere argi dago. Dakigunez, gero eta gehiago aritzen gara teknologia berrien inguruan eta etorkizunean eragin itzela izango dutela ere badakigu. Beraz, oso komenigarria ikusten dut haurrak txikitatik teknologia berrietan murgiltzea, eta bloga aukera bikaina izan daiteke,hauekin lehenengo kontaktuak izateko. Nire ustez, egokia izango litzateke astean behin edo birritan ordenagailu txokoan irakaslearekin blogean aritzea, klasean egindako kantak, ariketak…blogean sartuz.

Beraz, guzti hau ikusita, esan dezaket blogak irakaskuntzan duen eragina guztiz positiboa iruditzen zaidala, modu askotan eta helburu desberdinetarako erabil dezakegulako.

EDUCATION TODAY AND TOMORROW

Bideo honetan, hezkuntzak historian zehar izan dituen aldaketak azaltzen dira, antzinako hezkuntzatik, gaur egungora.
Dakigunez hezkuntza urteetan zehar aldatuz joan da, eta argi dago aldatu egingo dela. Izan ere, oraingo hezkuntza antzinakoarekin konparatuz, alde asko dagoela argi dago. Esate baterako, gaur egungo ikasleek hezkuntza alde guztietatik jasotzen dute eta ez bakarrik irakaslearengandik, antzinan ez bezela. Gainera, teknologia berrien erabilpena oso nabaria da gaur egun, hor daukagu Eskola 2.0 deritzon programa.

Horrez gain, gaur egun ere, munduko toki ezberdinetan hezkuntza ezberdinak topa ditzakegu. Esaterako Txinako hezkuntza edota Finlandiakoa.


MATERIAL DIDAKTIKOA

Interneten zehar badaude material didaktiko ezberdinak klasean landu ahal izateko. Horregatik, lan tresna oso interesgarriak iruditu zaizkidan ingeleseko material batzuk aurkeztuko dizuet jarraian:

Monday, December 27, 2010

Informazioaren Gizartea VS. Ezagutzaren Gizartea

Hemen daukazue informazioaren gizartea eta ezagutzaren gizarteari buruzko testua.

Teknologia berrien garapena eragin zuzena dauka gizartearen esparru guztietan, ekonomian, hezkuntzan, politikan, harremanetan... Azken batean, kultura ulertzeko era berri bat sortzen ari da, non informazioak garrantzia hartzen duen.
Informazioaren gizartean, badirudi informazioa izatea boterea ematen duela eta gure gizartearen ekintza gehienak bere inguruan egiten dira. Informazioak nolabait dena kontrolatzen du, informazioa sortzen duten pertsonen bidez, beraz, gizartea informazio horren produktua da.
Ezagutzaren gizartean aldiz, gizartea bera da informazioa sortzeko gai dena eta hori zabaltzeko, informazioa gizartearen produktua bihurtzen da.
Ezagutzaren gizartea izatea eta kultura teknologikoa sortu nahi badugu, ezinbestekoa da hezkuntza. Teknologi berrienganako ikuspuntu kritiko bat izan behar dugu irakasleok eta aldi berean ikuspuntu kritiko hori zabaldu gure ikasleen artean. Ez dugu soilik teknologia berriak eskaintzen dutena onartu behar, baizik eta kritikoak izan behar gara: informazioa aukeratu, eta gure egoerara moldatu behar dugu, hau da, informazioa berreraiki behar dugu ezagutza lortzeko. Gainera, era honetan hasieran informazioa zena beste egoera ezberdinetan erabilgarria izango da.

Alfabetizazio Digitala

Ikusitako bi bideo hauetan teknologia berriek irakaskuntzan duten eragina azaltzen da, hau da, teknologia berrien aurrerapenez. Bideoetako baten, Madrileko Unibertsitateko irakasle bat agertzen da, alfabetizazioari buruz hitz egiten.
Alde batetik, alfabetizazio digitalari buruz ari garenean, gure buruari hainbat galdera galdetu beharko genizkioke. Izan ere, sarritan kontutan hartu behar dugu nori bidaltzen dizkiogun gure datuak, nork kontrolatzen duen merkatua… eta berak dioen bezala, honekin guztiarekin norbait irabazten ateratzen dela badakigu, eta diru hori noren eskuetara heltzen den pentsatu beharko genuke.

Beste alde batetik, nire ustez, Interneten ari garenean, gure zeregina ez da informazioa hartzea eta besterik gabe irakurtzea, baizik eta guk ere gure aportazioak egitea eta dagoenaz aparte, guk ere horri buruz informazioa eskaintzea, informazioa gero eta anitzagoa izan dadin.
Argi dago gaur egun internetek abantaila handiak dituela gure gizartearentzako, baina, interneten inguruan zer dagoen jakitea ere ez lgoke txarto. Eta beraz, kontu handiz ibili behar gara mundu honetan.
Horregatik, hezkuntzarekin erlazionatuz, esan beharra dago irakasleok zeregin garrantzitsua dugula guzti honen aurrean. Izan ere, askotan, haurrek, interneten dagoen informazio guztiarekin ez dakite irakurtzeko zer aukeratu behar den, haientzat egokia dena aukeratzen… eta beraz, nire ustez, guk irakasle bezala haurrei informazioa era kritiko batean erabiltzen erakutsi beharko genieke, pixkanaka pixkanaka, guztion artean mundu hau modu egokiago batean erabil dezagun.

Sunday, November 7, 2010

Markesinak

Testua alde batetik bestera sartzeko erabiltzen da.

Prometeus - La Revolucion de los Medios



Bideoak etorkizunean internetek izango duen eraginaz hitz egiten digu. Bertan, konparaketa bat ikus dezakegu; gaur egungo egoera eta hemendik urte batzuetara zer nolako aldaketak egongo diren alderatuz. Beti erabili izan ditugun komunikabideak desagertuko direla azaltzen digu, eta internetek hauek ordezkatuko dituela. Izan ere, bideoak azaltzen duenez, gaur egun jadanik internetek gauza asko ordezkatzen ditu. Adibidez: youtuben bideoak ikusi ditzazkegu, jende askok egunkaria interneten irakurtzen du erosi beharrean…
Alde batetik, nire ustez, bideoak gaineratu egiten du dena. Argi dago gero eta aurrerapen gehiago daudela interneten inguruan eta honek gero eta gauza gehiago ordezkatzen dituela, baina ez bideo honek esaten duen neurrian; guzti hau gertatu berria den gauza bat dela kontuan hartu behar dugu, eta beraz, oraindik jende gehienak ez daki askorik teknologia berrien inguruan. Hala ere, gai honetan ahalik eta interes gehien ipintzen saiatu beharko ginatekeela uste dut, etorkizun batean, funtsezkoa izango baita.
Beste alde batetik, eskolaren papera ere oso garrantzitsua dela iruditzen zait. Eguneroko bizitzan ikusten dugun bezala, haurrek gero eta lasterrago ikasten dute ordenagailuarekin aritzen eta beraz, argi dago irakasleok zeregin garrantzitsua dugula gai honetan. Irakasle moduan, nik neuk gai honi buruzko informazio ahalik eta gehien eskuratzen eta barneratzen saiatuko naiz, haurrei honi buruzko desabantailez ohartarazteko. Izan ere, abantailak asko direla ikus dezakegu, baina horrek ez du esan nahi guzti honek ezer txarrik ez izatea. Gainera, haurrek, ez dakite zertan ari diren eta nahigabe haientzat desegokiak diren lekuetan ibil daitezke eta horretarako gu prestatuta egon behar gara.
Laburbilduz, bideo nahiko interesgarria iruditu zaidala onartu beharra daukat, etorkizunean guzti honek nolako eragina izango duen ongi islatzen baitu. Horrekin batera esan beharra dago, etorkizunean erabili dezakegun informazioa dela kontuan hartu behar dugula, eta beraz, oso erabilgarria izan daitekeela.

Sunday, October 24, 2010

"Informazioaren Gizartea"

Gaur egun, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan kontsumitzen dira (ekoizpen eta trukeari bitartez), sistema honi Informazioaren gizartea deitzen zaio. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide tematikoen bitartez, edonork, edonon eta edonoiz erabilita.
Etengabe aldatzen den gizarte honetan, teknologiak ere aldatzen dira eta teknologia berrien eragina gure eguneroko bizitzan isladatzen da, izan ere, informazio eta komunikazioetako teknologiaren eta gizartearen aldakuntzen arteko loturak garrantzia du.
1980-tik aurrera Software eta Hardware-ean izan ziren teknologia aurrerapenek Informazioaren Teknologiaren lehendabiziko zabalkundea ekarri zuten. Honekin, Informazioaren gizartea guztiz arrunt eta ohikoa bihurtzen ari da, leku askotan hitz egiten baita egongo diren aldakuntza tekniko eta sozialez.

Horregatik guztiagatik esan daiteke, Informazioaren Gizarteak pertsona guztion bizimoduak aldatzen dituela. Gainera, lana errazteaz gain, beste pertsona batzuekin komunikazioa mantentzeko tresna paregabea da.
Hala ere, argi dagoena da, aurrerapen honek bere kalteak izan ditzakeela. Esaterako, ezkutitzen esentzia galdu egiten da. Orain e-mailen bitartez komunikatzeko ohitura daukagulako, eta nire ustez, hau ez da egokia, horrela eskuen manipulazioa galtzen baitugu.

Hemen daukazue gai honen inguruko informazio gehiago. Espero dut zuen gustokoa izatea.

TIM O'REILLY

Tim O’Reilly, Irlandako Cork herrian jaio zen 1954ean.
Software askearen aldekoa izan da, Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea eta Perl Lengoaiaren garapenean parte hartu zuen pertsona da.

Harvard-en ikasketak burutu zituen eta graduatu ondoren ,internet eta informatikaren inguruan lan egitea pentsatu zuen. 1992an The Whole Internet User’s Guide & Catalog argitaratu zuen, interneteko munduari erreferentzia egiten ziona.

O'Reillyk badauka bere blog propioa ere, "O'Reilly Radar". Teknologia berrietan agertzen diren tendentzia berri guztiak ulertzeko iturri paregabea da.

Amaitzeko, esan beharra dago, Tim O’Reilly etorkizuneko teknologietan oinarritutako teorietan sakondu egin dela, nahiz eta, askok etorkizun hori deskubritu eta disfrutatu behar dugun.


Monday, October 18, 2010

Hemen INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN inguruko bideo bat utziko dut. Nahiko interesgarria izateaz gain, erabilgarria del ere uste dut.
Besterik gabe, ondo segi!

Sunday, October 17, 2010

DELICIOUS nola erabili?

Espero dut erabilgarria izatea, ez da erreza eta!
Ondo segi!

BIGARREN FROGA

Gabon denoi!!
Oraintxe bertan gogoratu dut 2. bideo bat igo egin behar dugula blogera. Beraz, Blogger-ekin zerikusia duen bideo bat igotzea pentsatu dut, pauso errezak eta zailagoak diren batzuk ematen ditu.
Baliogarria izatea espero dut! Ondo izan!

Monday, October 4, 2010

ONGI ETORRI!!!!!

Blog honetan, klaseko lanak egiteaz gain, nire gustuko bideo, argazki eta gai ezberdinak igo eta komentatuko ditut. Berria naizen arren, espero dut, denborarekin, nire web-orria hobera joatea.

besterik gabe, ondo segi!

THE KILLERS

Talde amerikar hau nire musika talde gogokoena da. Espero dut zuen gustukoa izatea.

ONGI ETORRI NIRE BLOG BERRIRA!!!

http://dl.dropbox.com/u/12694917/08_Brandon_Flowers_-_Crossfire_%28Flamingo_%28Deluxe_Edition%29%29.mp3